Lehen Urratsak
Hastapenak
Egindako gure lehen urratsen artean nabarmenduko genuke:
Hastapeneko lehen fasean, 1995 baino lehenagokoan, bakarka edo beste elkarte batzuen barruan lan egiten zen (Horizonte, Peña Batasuna, El Claustro…), eta gaur egun taldeko kide direnak talde-lan batzuk egiten hasi ziren: Zangozako Parrokietako Artxiboaren Informatizazioa (Aurelio Erdozáin, Pedro Belascoáin, Pedro Eseverri, Félix Plano…); Zangoza-Rocaforteko toponimia (Juan Cruz Labeaga, Pedro Belascoáin, David Maruri). Bakarkako lanekin batera: Juan Cruz Labeaga, Aurelio Erdozáin, Pedro Belascoáin, Javier Beúnza, Nicolás Sartaguda, David Maruri….
Bigarren harreman-fase bat egon zen, zehazki 1995. urtean, non gure herriaren historia, kultura... ikertzeko eta zabaltzeko ahaleginak gehitu eta batzeko beharrak bultzatuta, emaitza positiboagoak lortzea zen helburua. 1995eko ekainean, garatze-bidean zegoen taldearen izena “Enrique de Albret-Sangüesa” izan zitekeela aipatu zen, 1503ko apirilaren 25ean, jaiotako “zangozarra” zelako. Kale Nagusian jaio baitzen, “Casa de los Sebastianes” nafar erregearen etxean. Horregatik eta gure herriaren, Nafarroaren , Euskal Herriaren historian izan duen esanahiarengatik.
Zangozako erakunde soziokulturalen zerrendan, 1995eko uztailean, “Talde Kultural” gisa ageri da, eta hurrengo hilabetean, berriz, talde gisa, tokiko historiaren esparruan eta bere izen zuzen eta gaurkotuarekin.
Hirugarren fasea, lehen lan eta ekimenen fasea, 1996. urtea. Abuztuan, taldearen aurkezpen publikoa egin zen. Garaiko prentsan taldekide hauek agertzen dira: Belén Arbaizar, Pedro Belascoáin, Javier Beúnza, Aurelio Erdozáin, María Erdozáin, Pedro Eseverri, Mª Carmen Ibáñez, Leonor Iriarte, Juan Cruz Labeaga, David Maruri, Félix Plano eta Nicolás Sartaguda. Garatu behar dituzten jardueren artean daude: Henrike Albretekoa zangozarraren Ikerketaren Lehen Lehiaketaren deialdia, batez ere Zangozarekin zerikusia duena, gai eta esparru zabalak kontuan hartuz: historia, artea, geografia, ekonomia, soziologia, etnologia, hizkuntza, literatura, folklorea…
1996ko irailaren 8an, Henrike Albretekoa omendu zuten: harrizko oroigarri bat jarri zuten haren jaiotetxearen aurrealdean, hain zuzen, Kale Nagusiko 56. zenbakian dagoen "Casa de los Sebastianes" etxe-aurrean/etxean. Javier Luis Fortún Pérez de Ciriza historialariak, errege agramondarraren irudia iruzkindu zuen albiste biografiko batzuekin. Ekitaldia Baxenafarroako dantza batekin borobildu zuen, Zangozako Rocamador Dantza Taldeak, Zangozako Txistulari Taldearekin batera eskainia. Eta aperitibo batekin amaitu zen omenaldia.
Ureko abenduan, bi hitzaldi eskaini ziren Kultur Etxean: “Fernando El Católico en Sangüesa", Valentuñana-Sos del Rey Católicoko Wenceslao Ruiz Morea Aita Agustindarraren eskutik, eta “Zangoza Fernando Katolikoaren garaian, 1450-1550” Juan Cruz Labeaga Mendiolak eskainia.