Enrique de Albret > 1503 - Enrique II.aren jaiotza Zangozan

1503 - Jaiotza

 

Nafarroako Joan Albretekoa eta Katalina Foixkoa orduko Zangozako hiribildura iritsi eta euren bosgarren semea jaio zen, Henrike Jauna.

 

Nafarroako Joan Albretekoa eta Katalina Foixkoa orduko Zangozako hiribildura iritsi eta euren bosgarren semea jaio zen, Henrike Jauna.

Madelena Sáez de Pomés, Henrike Labritekoari buruzko ikerketan berezituta dago, eta honela deskribatzen digu: “1503. urtearen hasieran, Pauetik Zangozara iritsi ziren Gorteak ospatzera Nafarroako azken subiranoak, Joan Labritekoa eta Katalina Foixkoa. 

Bidaiaren atzerapenaz desenkusatu ziren, argudiatuta eguraldi txarra egiten zuela eta bideak gaizki zeudela. Baita, neurri batean, gure erreginaren eragozpenengatik, eta lan eta atsekabe handiarekin iritsi gara.

Casa de los Sebastianes

Erregina haurdun zegoen, nahiko aurreratuta gainera. Jarraian, Henrikeren jaiotza deskribatzen digu, Erriberriko liburuko pasartean jasotzen den moduan: “Apirilaren 25ean, Zangozako Hiribilduan, goizeko zortziak eta bederatziak artean, gure Erregina erditu egin da, eta Printze jaioberria hirugarren egunean bataiatu zuten. Aitabitxiak  izan ziren Santiagora bidean zihoazen bi erromes alemaniar. Batek Adán zuen izena eta besteak Enric, eta Enrich jarri zioten". 

 

Jainkoari eskatu nion bizitza luzea eman ziezaiola Erreinu askorekin Jainkoaren Zerbitzura! Aitabitxi izateko pertsonaia esanguratsu bat beharrean erromes bat aukeratzea Biarnoko Jaunen ohitura zahar bat zen. Dokumentuen arabera, frogatuta dago tradizio hori bete zutela Errege-erregina hauek izandako hamaika seme-alabetako batzuekin. (Enrique de Labrit-Último Príncipe de Viana. “Príncipe de Viana” Aldizkariko 21. alea. Iruña. Madelene Saez de Pomés).

placa en la casa de los sebastianes

Henrike Albretekoaren jaiotzan eta bataioan arakatuz, Juan Cruz Labeaga Mendiolak, Zangozako Hiribilduko Kronista Ofizial izan zenak, gure hiriari buruzko bere liburu askotariko batean, Henrike Labritekoari buruzko zenbait datu eskaintzen dizkigu. Jarraian transkripzioa:

 

"Aro Modernoaren hasieran, Nafarroako azken errege-erregina pribatiboak, Joan Labritekoa eta Katalina Foixekoa, maiztasunez bizi izan ziren hiriko gazteluan, eta bertan, 1503ko eta 1507ko Gorte Nagusien deialdiak bezalako gertaera garrantzitsuak izan ziren. Apirilaren 17an, Andrés Febo Printzea hil zen; bi urte baino gutxiago zituen eta Leiren lurperatu zuten. Zortzi egun geroago, Casa de los Sebastianes etxean, Kale Nagusian, "goizeko zortziak eta bederatziak artean", Henrike Printzea jaio zen, Vianako azken Printzea. Juan Sebastián, Iriberriko Jauna, Erregeen merkatari eta mailegu-emaileen familia noble batekoa zen. 

partida de nacimiento

 

Bataioa apirilaren 28an izan zen, Andre Maria Erreginaren elizan. Don Pedrok, Nafarroako Mariskalak eraman zuen infantea eta segizioko berrogeita hamar nobleen artean zegoen Joan Jasokoa, San Frantzisko Xabierkoaren aita. Don Gracián Gotzain karmeldarrak eta erregeen aitor-entzuleak bataiatu zuen, eta Galiziako Santiagora bidean zihoazen bi erromes alemaniarrek egin zuten aitabitxi papera. Enrich eta Adán zuten izena eta lehenengoaren izena jarri zioten. Handik denbora gutxira, errege oinordeko izendatua izan zen, eta 1504an Isabelekin eman zuen ezkon-hitza, Joana Eroaren eta Felipe Ederraren alaba. Fernando Katolikoak 1512an bultzatutako Nafarroako Konkistaren ondotik eta Nafarroako Erregeek euren estatu frantsesetara alde egin eta gero, Henrikek erreinatu zuen Baxenafarroan, Biarnon eta Foixen, 1555. urtean hil zen arte. (Zangoza. Serie Panorama, 22. alea. Vianako Printzea Erakundea. Iruña, 1994. Juan Cruz Labeaga Mendiola).