Artxiboak > Argazki Artxiboa > Gure Argazki Artxiboa

Gure Argazki Artxiboa

 

Urte askotan zehar bildu ditugun milaka negatibo, diapositiba eta paperezko argazkiz osatuta dago.

Gehienetan guri argazkiak utzi, guk digitalizatu egiten ditugu eta berehala itzultzen dizkiegu.

Bi funts garrantzitsu ditugu. Alde batetik, Francisco Javier Beunzarena, dagoeneko digitalizatuta dagoena, eta bestetik, Desire familiarena, zati handi bat Alberto Elizaldek digitalizatutakoa (guri Desire familiak kopia bat egiteko utzi digu). Gainerakoa digitalizatzen ari gara.

Pixkanaka (asko baitira), Fototekan argazkiak gehitzen joanen gara edozein bitarteko informatikotatik ikus ditzazuen.

Guretzat oso garrantzitsua da azalpenean, datan edo beste edozein alderditan edozein akats antzematen baduzu formularioaren bitartez jakinaraztea, lehenbailehen zuzendu ahal izateko.