Enrique de Albret > 1555 - Henrike II.aren heriotza eta hileta

1555 - Henrike II.aren heriotza eta hileta

 

"Henrike II.ak bere emaztea zinez maite eta errespetatu zuen. Margarita galtzean, bere etxeko poza ere galdu zuen, baita bere tronuaren harrotasuna ere. Tristura handia izan zuen, hil eginen zenaren beldur izateraino. Luzaroan egon zen gaixorik bere gazteluan. Lagunek, urduri eta kezkaturik, gehiegizko mina izatea errege batentzat ahultasun lotsagarria zela aurpegiratzen ziotenean, hala erantzuten zien: “Lagunok, ni gizona nintzen Errege izan aurretik, are Errege hobea naiz negarrez ari naizenean, zuen eta nire zoritxarrak direlako malko hauek sortzen dizkidatenak”. Alaitasun-izpi batek momentu batez pena arindu zuen, bere alabak biloba aurkeztu zionean. Henrike gazteari, sehaskatik bertatik, bere aitonak etorkizun handi eta oparoa aurreikusi zion". 

 

"Nafarroako Erregeak ez zuen denbora luzez iraun bilobaren etorrerak poza ekarri arren. Hagetmauko gazteluan hil zen, Biarnon, 1555eko maiatzaren 29an, 52 urte zituela. Testamentuan bere gorputza Iruñera eramateko agindu zuen, bere arbasoekin ehortzia izan zedin eta, bitartean, Biarnoko Lescarreko katedraleko elizan uzteko. Printze bakar batek ere ez zuen horrenbeste egin Paberen alde eta Printze bakar batek ere ez zuen berak adina pena eragin hiltzean”.

(Historie du Roi Henri le Grand. París 1822. M. Andrieux y Une Visite au Bon Henri. Touluse 1845. G.C.)