Enrique de Albret > 1525 - Paviako Gudua

1525 - Paviako Gudua

 

 

Henrike II.ak bere lagun handia eta koinatua zuen Frantziako Frantzisko I.a lagundu zuen Italiako gerretan, eta Paviako guduan, bere lagunarekin batera, preso hartu zuten.  

1526an, Henrike II.ak Paviako gaztelutik ihes egin zuen, eta Lyonen, Hélies Kontseilariari jakinarazi zion herri horretan zegoela, San Lucas gauean kartzelatik ihes egin zuela.

 

Nafarroan hainbat garaipen eta porrot izan ondoren, Erregeak Biarno defendatu behar izan zuen Karlos V.aren tropen aurka. Inbasioa tximista bezain azkarra izan zen, baina ez zen Pabe hirira hurbildu. Pebus dorrean zintzilikatuta zegoen Foixko eta Biarnoko bandera ez zuten sekula atzerritarrek laidotu. Bere erreinua armen bidez birkonkistatzen saiatu ondoren, Henrikek ez zion utzi negoziazioen bidez bere koroa itzultzeko eskatzeari; baina galduta zegoen eta etsi eta ohorezko Errege izatearekin konformatu behar izan zuen.