Enrique de Albret > 1521 - Noaingo Gudua

1521 - Noaingo Gudua

1521 - Noaingo Gudua

 

Hauxe dio Carlos Clavería historialari nafarrak, “Historia de Navarra” liburuan Noaingo ekintza eta porrotari buruz hitz egitean:

"Liberazioko armadak Erresuma osoa zeharkatu du garaipenean, Pirinioetako gailur garaienetatik Ebroren ertzetaraino. Historialari guztiak bat datoz esatean Asparrós Jeneralak ez zuela jakin nafarren gogo bizia aprobetxatzen, eta Erresumaren barruan gotortu behar zuela, berari laguntzera zetorren Frantziako armada boteretsuaren zain egoteko.

Asparrós oldarkorra eta harroa izan zen, ez zituen nafarren aholku zuhurrak kontuan hartu eta bere tropekin Gaztelan barna aurrera egin zuen, Ebro gurutzatu zuen eta Logroño kokatu zuen, uste baitzuen komuneroek Karlos V.a Enperadorearen armada Villalarren garaituko zutela. Baina kontrakoa gertatu zen: Santa Juntako tropelak bota egin baitzituzten eta Logroño hiriak aurreikusitakoa baino gehiago eutsi zion.

 

Beste akatsa izan zen Erresumaren jabe egin zedin, Henrike Erregea etortzea eragotzi izana, bere presentzia hutsarekin, bere antzinako askatasuna berreskuratu nahi zuten nafar guztiek armak hartuko baitzituzten. Henrike Jauna Biarnon gelditu zen Iruñeko bidaiaren azken prestaketak egiten, baina beharrezkoa zen Asparrósek deitzea. Zergatik ez zuen egin?

 

Ziur asko, Frantzisko I.ak Nafarroaren auzia bigarren mailako zela ikusten zuelako eta Henrike Jaunaren presentziak Gaztelaren inbasioa zaildu edo oztopatuko zuenaren beldur zelako, hori baitzen bere ahaleginen helburu nagusia”.