Enrique de Albret > 1516 - Henrike Albretekoaren gurasoen heriotza

1516 - Henrike Albretekoaren gurasoen heriotza

1516ko ekainaren 26an, Nafarroako Errege, Joan Albretekoa, Mont de Marsanen hil zen, eta 1517ko otsailaren 12an, Katalina Erregina.

 

1482an ezkondu ziren. Errege eta erregina Lescarreko Katedralean lurperatuak izan ziren, Nafarroa Garaia berreskuratutakoan Iruñeko Katedralera eramanen zituztenaren desioarekin. 

 

"Erregeak hil ondoren, nafar abertzale agramondarrek oinordeko printzearengan zuten itxaropena, Henrike zangozarrarengan. Hamalau urte zituen eta Nafarroako Errege titularra zen (1517-1530). 1517an, Cisneros hil zenean, Karlos II.aren erregealdia hasi zen. Frantziatik Nafarroa birkonkistatzeko aukera espero zen eta hala izan zen: Enperadorea Espainiatik kanpo zegoenean, Gaztelako Komuneroak matxinatu egin ziren eta Erresuma troparik gabe geratu zen.

 

1521eko maiatzaren 10ean, Andres Foixkoaren (Asparroseko Jaunaren) agindupean zegoen armada frantses batek Donibane Garazi hartu zuen eta 16an Orreagatik barna sartu zen. 

 

Zangozak zeregin garrantzitsua bete zuen, Miguel Añuéskoak, Nafarroako Pedrok, Mariskalaren semeak eta San Frantzisko Xabierkoaren anaiek, Miguel eta Juanek, ondoko herrien altxamendua lortu baitzuten; egun hartan bertan, hiribilduko kaleetan Henrike Errege aldarrikatu zuten. Maiatzaren 19an, Asparrosek Iruñea berreskuratu zuen. Naiarako Duke-Erregeordeak ihes egin eta Errege berriarekiko fideltasunagatik zin egin zuen". 

(Zangoza. Serie Panorama, 22.alea. Vianako Printzea Erakundea. Iruña, 1994. Juan Cruz Labeaga Mendiola).