ACTUALIDAD > Nueva noticia

Nueva noticia

XXVIº ikerkuntza lehiaketa Enrique II de Albret, «zangotzarra»
GAIA
Zangotza eta bertako jendeari buruzko lanak aurkeztu daitezke. Ikergai diren arlo guztiei irekiak daude: Historia, Artea, Geografia, Ekonomia, Soziologia, Etnologia, Hizkuntza, Literatura Folklorea...
DIRU-KOPURUA
600 euro-ko bi diru-laguntza edo sari emango dira hautatutako bi lanei.
PROIEKTUEN AURKEZPENA ETA LANEN EMATEA
Epaimahaia, sariak banatzerakoan, burutu behar diren lanen proiektuan oinarrituko da. Hauek ENRIQUE II DE ALBRET “el Sangüesino”, XXII. IKERKUNTZA LEHIAKETARAKO direla adieraziz, 2021ko
ekainak 30a baino lehen Ayuntamiento de Sangüesa/Zangotzako udaletxera
igorri beharko dira. Ikerkuntza lanak 2021ko irailak 30 baino lehen
aurkeztuko dira. Beka diru-laguntza lanak aurkeztutakoan banatuko da.
Lanen luzapena ez da arautzen, beraien kalitatearen balorapena epaimahaiaren
irizpidean geratzen delarik. Aurkezpena idazmakinaz izanen
da, bikoiztua eramanez, eta egileak behar adina argazki eta irudi erantsiz.
Modu berean ere, euskarri informatikoa aurkeztu beharko da. Egileak izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta NAN paratu beharko ditu.
EPAIMAHAIA
Epaimahaikideek izanen dira: Zangotzako Alkatea edo berak aukeratutako ordezko bat eta Endrike de Albret Talde Kulturalak izendatutako
bi lagun. 2021 uztailaren 15etik aurrera, partehartzaileei, erabakia jakin araziko zaie. Arau hauetan sor daitezkeen hutsune edo zalantzak,epaimahaiaren irizpidepean geratuko da.
PARTAIDETZA
Lehiaketa honetan parte hartzeak arau guzti hauen onarpena dakar.
ARGITARAPEN
Enrique II de Albret Talde Kulturalak sarituak izandako lanak ZANGOTZARRA
aldizkarian argitaratzeko eskubidea izanen du.